jueves, 6 de junio de 2019

Laranjak zuritzen ft Pelando naranjas

Atzo eguerdian laranja bat zuritzen saiatu nintzen. Eta bai, ondo irakurri duzue, saiatu hitza idatzi dut eta ez dut esan “laranja bat zuritu nuen” niretzat prozesu hori ezinezkoa delako. Ez nago programaturik laranjak zuritzeko. Zein da arazoa? Nik ez dakit, baina laranja bat zuritu behar dudan bakoitzean kriston liskarra izaten dut laranja zein aiztoarekin (azken hau beti bere alde agertzen baita beti gure borrokan)

Atzo, hain zuzen ere, aiztoa bere azalean barneratzen nuen bakoitzean berak modu bortitzean erantzuten zuen estrategia zikinak erabilita. Lehenengo kolpean zukuz bete zidan alkondara. Bigarrenean, bere likido gozoa nire maukan barrena irristarazi zuen eta hirugarrenean… ai ene! Hirugarrenean aiztoak hartu zuen parte eta ezkerreko eskuko hatz erakuslean bi zentímetro t’erdiko zauri odoltsua egin zidan. Bazirudien laranjak eta aiztoak antolatutako frente indartsuan haiek aterako zirela garaile, baina ni ez nengoen horretarako prest. Enfermeriatik pasatu ondoren eta zauria Betadinez pintaturik, borrokara bueltatu nintzen. Aiztoa indarrez hartu eta oraingoan nire trebetasun guztiak erabili nituen postre madarikatua hartzeko.

Hamar minutu beranduago, nire gorputza bazegoen fruitu errebeldearen fruktosa xurgatzen ahoan oraindik ere garaipenaren zaporeaz gozatzen ari nintzelarik.

Ayer al mediodía intenté pelar una naranja. Y sí, habéis leído bien, he escrito la palabra "intenté" y no he dicho "pelé una narnaja" porque para mí ése es un proceso imposible. No estoy programada para pelar naranjas ¿Cuál es el problema? Yo no lo sé, pero cada vez que tengo que pelar una naranja tengo una pelea impresionante tanto con la naranja como con el cuchillo (este último siempre se pone de su parte en nuestra batalla)

Ayer, sin ir más lejos, cada vez que penetraba el cuchillo en su piel, ella respondía violentamente valiéndose de sucias estrategias. En el primer golpe me llenó la camisa de jugo. En el segundo, hizo deslizar su dulce líquido manga adentro y en el tercero... ¡ay! En el tercero el cuchillo participó provocándome una sanquinolenta herida de dos centímetro y medio en el dedo índice de mi mano izquierda. Parecía que en el frente organizado por la naranja y el cuchillo ellos iban a salir venccedores, pero yo no estaba dispuesta a algo así. Después de pasar por enfermería y con la herida pintada de Betadine, volví a la carga. Cogí el cuchillo con fuerza y esta vez hice acopio de todas mis destrezas para comerme el maldito postre.

Diez minutos más tarde mi cuerpo ya estaba absorbiendo la fructosa del rebelde fruto mientras la boca mi paladar aún se deleitaba en el dulce sabor de la victoria. 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario